Idazleak - Hasier Etxeberria Canales - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Hasier Etxeberria Canales

Elgoibar, (1957-2017)

Euskal Telebistan egiten du lan 1983tik, kulturaren munduko gaien inguruan ia beti, sukaldaritza, literatura eta arte plastikoen inguruan bereziki. Hainbat kultur saioren sortzaile, zuzendari eta aurkezle izan da ETBn: Zopa haundi, Arkupe, Farenheit, Beti eskamak kentzen, Babel, Ez dago Larrosarik.

Gaur Sautrela literatura saioko aurkezle eta albistegietako kazetari lanetan dabil, besteak beste. Horretaz gain, prentsa idatzian ohiko kolaboratzaile izan da:Jakin,Euskaldunon Egunkaria,GaraEl Mundo, eta Hendaiako Antxeta Irratian egiten ditu lankidetzak.

Jendaurreko ekitaldiak, telebista saioak, iragarkietarako gidoiak eta politikarientzako diskurtsoak ere egin izan ditu.

Mutuaren hitzak (Susa) du azken nobela. Damian Arruti entomologoa da eleberriaren protagonista, Eulien bazka nobelako pertsonaia berbera. Damian Arrutiren bigarren entregan paisaia zeharo aldatu da: nobela beltza hiritik ihesi, herrian kokatu du egileak bere pertsonaia.

2007an Iturrino Handia (Susa) eleberria argitaratu du: Cosme Iturrino magoaren bizitzako une gogoangarrien berri ematen ditu Etxeberriak nobela hontan.

BIBLIOGRAFIA

1984 Ipuin ezberdinak eta erregalokoak | Elkar
1988 Estatua baten historia | Elkar
1988 Mugetan | Elkar
1995 Alajaineta | Elkar
1996 Sukaliztegi partikularra | Orain

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta