Idazleak - Harkaitz Cano Jauregi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Harkaitz Cano Jauregi

 

Harkaitz Cano Lasarten jaio zen 1975ean. Donostiako EHUn zuzenbidea ikasi zuen arren, literaturara emanda bizi izan da beti. Nobela, poesia eta saioa landu ditu, baina narrazio laburra du jenero kuttun. Komiki, irrati eta ikusentzunetako gidoiliari gisara aritu da eta Hanif Kureishi eta Allen Ginsberg itzuli ditu euskarara. Askotariko artista eta musikariekin aritu da elkarlanean: Dora Salazar, Manu Muniategiandikoetxea, Asier Zabaleta (ERTZA dantza taldea), Joserra Senperena...

Bere hitzak FastFatum, Oskorri, Jabier Muguruza, Jexusmari Lopetegi eta Lauroba bezalako talde eta bakarlariek abestu izan dituzte.

Alemanera, grezierara, errusierara, ingelesera, galegora eta gaztelerara itzuliak izan dira Canoren liburuak. 

BIBLIOGRAFIA

1994 Kea behelainopean bezala | Susa
1994 Paulov-en txakurrak | Erein
1995 Radiobiografiak | Elkar
1996 Beluna jazz | Susa
1997 Telefono kaiolatua | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Weba ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta