Harkaitz Cano Jauregi

Harkaitz Cano Jauregi

 

Harkaitz Cano Lasarten jaio zen 1975ean. Donostiako EHUn zuzenbidea ikasi zuen arren, literaturara emanda bizi izan da beti. Nobela, poesia eta saioa landu ditu, baina narrazio laburra du jenero kuttun. Komiki, irrati eta ikusentzunetako gidoiliari gisara aritu da eta Hanif Kureishi eta Allen Ginsberg itzuli ditu euskarara. Askotariko artista eta musikariekin aritu da elkarlanean: Dora Salazar, Manu Muniategiandikoetxea, Asier Zabaleta (ERTZA dantza taldea), Joserra Senperena...

Bere hitzak FastFatum, Oskorri, Jabier Muguruza, Jexusmari Lopetegi eta Lauroba bezalako talde eta bakarlariek abestu izan dituzte.

Alemanera, grezierara, errusierara, ingelesera, galegora eta gaztelerara itzuliak izan dira Canoren liburuak. 

Atzera