Idazleak - Gurutz Ansola Larrañaga - Laginak - Ongizate estatuaren krisialdia eta etorkizuna

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Gurutz Ansola Larrañaga > Laginak

Saiakera

Ongizate estatuaren krisialdia eta etorkizuna |

1.-SARRERA

Munduko bigarren gerra ostean, politika eta gizarte alorretan, halako adostasun zabal bat zabaldu zen Europan eta, akordio haren babesean, berrogeitamar eta hirurogei urteetako hamarkadetan, gizarterako politikak etengabeko aurrerakada burutu zuen. Ondoren, ordea, hirurogeitamar urteen hasieran, eztabaida bizia sortu eta hedatu zen, Ongizate Estatuaren krisiaz eta honen aldatu beharraz.

"Ongizate Estatu" hitza sortu zenetik honuntz, hogeitamar urte haietatik gaurdaino, esannahi asko eta arlo ezberdinak eduki nahi izan ditu. Guk darabilgun definizioak harrera zabala merezi izan du eta hontan datza: Ongizate Estatua deritzanean, botere politikoa era deliberatu batean erabiltzen da, merkatuko indarren emaitzak berraldatzea lortzeko, ondoko hiru norabide hauetatik:

Lehenik, pertsona nahiz familia orori errenta minimo bat bermatuz.

Bigarrenik, pertsona eta familiari babesa emanez zenbait gertakizunek (gaitzaldia, laneza, zartzaroa) dakarten segurantza ezaren aurrean.

Hirugarrenik, hiritar guztiei, edozein status edo klaseko den hiritarrari, ahal den neurri onenean, zenbait on edo zerbitzu hoberenetsiak eskainiz (hots, hezkuntza, osasuna, etxebizitza).

Estatuak erantzukizuna du prestamen horien guztien aurrean, gizarte eskubideen esparruan finkatzen bait dira, eta ez, soilki, herri-karitatearen onbideetan.

Ongizate Estatuaren erantzukizunak zein alorretan mugatzen diren zehaztatuz, posible da azterketa zuzen bat egitea gizartearekiko politikek azken hamarkada hauetan ekarri duten bilakaeraren aurrean. Beraz, Ongizate Estatuaren alorrak ekintza hauetara biltzen ditugu: alde batetik, lanezari, ezintasunari, gaixoaldiari, zartzaroari, loturik dauden prestamen ekonomikoak; beste aldetik, berriz, hezkuntza eta osasuna, onasun hoberenetsiak direlarik, gizaki orotara helaraztea.

2.-ONGIZATE ESTATUAREN GARAPENA GERRAONDOAN

XIX mendeko azken aldera, Bismarck-ek urratu zuen bidea, gizarte segurantzako alorrean zenbait urrats eginaz. lzan ere, Bismarck-en segurantza sozialeko sistemak hedadura nazionala zuen, obligaziozkoa zen eta finantziatu langileen, entrepresaren eta Estatuaren artean finantziatua zegoen. Gero, mende honetako hogei urteetaraino, Europan mota askotariko aseguroak ugaldu ziren borondatezko nahiz obligaziozkoak, istripuen aurkakoak, gaixoaldirakoak, zahartzarorakoak, langilegoaren zenbait kategoriarentzakoak eta abar. Aldi horretan, era berean, lanezaren aurkako zenbait aseguro ere sortu zen. Eta beste aurrera pauso gehiago ere eman zen, zenbait aseguro obligaziozko bihurtuz.

Hastapen eta aurrerapen hauek ireki zuten bidea, geroago hogeitamar eta berrogei hamarkadetan gizarte politikak burutu zuen aireratzea ekarri zuena.

Hogeitamar hamarkadan, Alemanian eta Suezian sozialdemokratek zuten boterea. Frantzian Herri-Frontearen urteak ziren. Espainian, berriz, Errepublika (1931-36). Giro berezia zen, gertatu zen bezala, aseguro sozialen alorrean egitasmo anitz erne eta garatzeko.

Munduko gerraren erdi-erdian, 1942 urtean, Beveridge-n txostenak behinbetirako izango den mugarria finkatu zuen Bretaina Haundiko gizarte-politikan. Segurantza sozial berri baten oinarriak ezarri zituen. Diru-sarrera minimo bat bermatzen zuen hiritar guztientzat, ez bakarrik entrepresaren batean lanean zihardutenentzat. Sarrera minimoaren bidez pobrezia ezabatu nahi zen, baina, bide batez, berme hori ez zen bihurtu nahi lanari eta aurrezkiari ihes egiteko aitzakia.

Gainera, osasungintza-sistemak osatu zuen aseguro-sistema. Eta hiritar guztiengana irits zedin sortua izan zen, dohainik zelarik nazio osoaren zabateran.

Munduko Bigarren Gerra ondoren, geldiezina zirudien Ongizate Estatuaren hedakuntzak. Gizarte transferentziak, B.P.G.-ren arabera, bikoiztu egin ziren, 1950-75 denboraldian, Europako bost estatutan (Danemark, Suezia, Noruega, ltalia, Holanda) eta ondoren gertutik zetozten Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Suiza. Beraz, hogeitabost urteotan, gizarterako transferentziak azkarrago hazi edo handitu ziren B.P.G eta gastu publiko osoa baino.

Ongizate Estatuaren geldiunerik gabeko hedakuntza hori gauzatu ba zen, zeragatik izan zen, ategia, indar politiko nagusien artean, nahiz liberal nahiz sozialdemokraten artean, lortu zen politika sozialaren inguruko adostasunagatik. Bai batak nola besteak, Ongizate Estatuaren gizarte politika onura handia zekarren politika estrategia bezala hartu baizuten, ez bakarrik hazkunde ekonomikoaren aldetik, baizik eta bai sistema demokratikoari eusteko eta are gizarterako justizia sakontzeko ere.

2.1.-ONGIZATE ESTATUA ETA MERKATUZKO EKONOMIA

Estatuak merkatu ekonomian eskuhartzeko ezinbesteko ziren oinarriak, analitikoak zein normatiboak, Keynes-en pentsaerak ekarri zituen, jakina danez. Keynes-ek, klasiko pentsaeraren zenbait pilare arbuiatu egin zituen. Arbuiatzen zuen Say-ren Legea, zeinen arabera eskaintza agregatuak bere eskaintza propioa sortzeko ahalmena duen. Keynes-en iritzira, XX mendeko ekonomian ez da lege hori betetzen. Ez eta ere, ez zuen onartzen merkatuak, desorekaren bat sortzen denean, bere indar propioz autoerregulatzeko ahalmena duenik, prezioen mugimendua dela medio. Keynes-en ustez, kantitateak errazago eta azkarrago mugitzen dira, prezioak baino, asaldura baten aurrean.

Ktasiko pentsaeran, merkatu-ekonomiak bere indar eta birtutez egonkortasun eta oreka sortzen du eta enplegu bete betea berarekin dakarren sistema da. Keynesek, alabaina, aurkako tesia defenditzen zuen. Trabarik gabeko merkatu-ekonomiak, sarritan, gainditu ezin duen desegonkortasuna jasaten du. Eta iraun lezake, denbora tuzean egon liteke, enplegu osorik gabeko, egoera "orekatsu" batetan. Hots,langabezian, merkatuak bere indar propioz eta automatikoki zuzentzeko ahalmenik ez duen egoera tarri batean. Ekonomia kapitalista-lberalak, sarritan, krisi luzeak jasan behar izaten ditu. Eta Keynes-en iritziz, larrialdi hauen sustrai nagusienetako bat zera da, alegia, entrepresen inbertsioak oso mugikorrak, gorabehera haundiak dituztenak, izatea. Beraz, ateratzen duen ondorioa ezinbestekoa da: ekonomiaren gorabeherak baretu nahi badira, Estatuak eskuhartu eta sartu egin behar du notabait ekonomiaren bizitzan. "Laissez faire", hots, "utz, egiten" ikurra, ez da Keynesianoa.

Keynes-en aburuz, diru eta kapitalaren kostuek badute eragina inbertsio produktiboan. Baina baita beste eragite askok ere. Batipat, eskariak eta etorkizunaren itxurak. Horregatik, estatuak inbertsioaren mailari eutsi egin behar dio, ondasun eta zerbitzuen eskariaren aldetik ahaleginak eginaz. Ekonomiaren jautsiatdietan, fiskal politika bultzatzaileak erabiliaz. Aurrekontuen desorekak, esaterako, neurritsu den defizitak, eragin onuratsua ekar tezake. Defizitak, eroriari euts liezaioke; superabitak, berriz, gehiegizko azkartasuna galga eta inflazioaren higidura apal tezake.

Keynes-en ondoren, sintesi neoklasikoa gauzatu zen, akademiko alorrean, eta ekonomia konposatuari, hots, sektore pribatu eta publikoaz nahasitako ekonomiari, barne egitura iraunkorra eraikitzen saiatu ziren anitz ekonomilari famatu. Honeta, teoriko horien pentsaerak, ekonomia politika ulertzeko eta praktikatzeko zelai zabala ireki zuen. Hain zuzen, ideotogia eta interes desberdinek, pragmatikoki, elkar utertu, eta elkar hartzeko egoki moldatua.

Liberalek eta kontserbadoreek ez zuten gaizki hartzen Estatuaren eskuhartzea, baldin merkatuaren joko librea errespetatuz, merkatuaren hutsegiteak zuzentzen eta ekonomiaren eginkortasuna indartzen bazuen. Gainera, liberalen eta kontserbadoreen ikuspegitik, Estatuaren egintzak eta, batipat, gizartearen onerako politikak, ekonomiaren pakealdia eta egonkortasuna berez erakarriko zukeen.

Sozialdemokratentzat, bestalde, fiskal eta sozial potitiken bidez, eta batipat errenta eta aberastasunen banakuntzaren bidez, justiziaren atdeko eta desberdintasunen aurkako helburuak lortu ahat izango ziren.

Egia esan, gerra ondorengo "Hogeitamar urte oparo" haien denboraldian, ekonomiaren hazkundea kementsua gertatu zen, aberastasun ugari zen mendebaldean banatzeko, eta hazkundearen fruituak gatazka gogorrik gabe birbanatu ahal izan ziren. Honelako giroa zen, atabaina, liberalen eta soziaidemokraten artean adostasuna gorpuztu zen garaian.

Keynestar politikak erabiltzen aitzindari, Europan, Bretaina Handia, Frantzia, Suezia eta Noruega izan ziren. Hemen finkatu zituzten oinarri eta zutabeak, hurrengo hogei urteetan, berrogeitamar eta hirurogei hamarkadetan, Ongizate Estatua azkar eraiki ahal izateko.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta