Gurutz Ansola Larranaga
Azpeitia, 1924.
Lehengo ikasketak jaioterrian egin ondoren, Gasteizko Seminarioan, Humanitate eta Filosofia karrerak ikasten aritu zen. Ondoren, Deustu, Valladolid eta Madrilgo Unibertsitateetan burutu zituen Ekonomia eta Zuzenbide lizentziaturak.
Bi liburu ditu argitaratuak, Euskal Herriko Ekonomiaz (Etor-Gero, 1971) eta USA-ren Agintaritza eta dolarraren ahulezia, (Etor-Gero, 1972).
Urteetan zehar artikuluak argitaratu ditu aldizkarietan. Esaterako, Jakin, Egan,
Urte askotan, Deustuko Unibertsitateko, Donostiako Kanpusean, Ekonomiako irakaslea izan da.