Idazleak - Gotzon Garate Goihartzun - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Gotzon Garate Goihartzun

Elgoibar, 1934 - Bilbo, 2008

Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan Lizentziatua zen, eta teologia eta filologia ikasketak ere egin zituen Insbruckeko Unibertsitatean . Filosofian doktore izendatu zuten, Madrileko Unibertsitate Complutensean. Honez gain, Marxismoan espezializatu zen bi urtez, Friburgoko Unibertsitatean.

Irakaskuntzan aritu zen urte askoan. 1978an, Euskal Filologia karrera sortu zuen Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate honetan, Euskal literaturan katedratikoa zen. Marxismo-irakasle izan zen soziologian, komertzialean eta historian.

Idatzizko obra oparoa utzi du Garatek, hainbat alorretan. Literaturan narraziogintza eta eleberrigintza landu zituen; besteak beste, nobela beltza euskaraz lantzen aitzindarietako bat izan zen. Saiakeraren arloan marxismoaren ikerketan nabarmendu zen, eta pentsamendu horrek nazio askapenarekin zituen harremanak landu zituen bereziki. Hizkuntzalaritzaren arloan atsotitz eta esakuneak biltzen egin zuen lan handia. 1967an abiatu zuen bilketa lan hori eta 1995ean argitaratu zuen Euskal atsotitzak.

Hizkuntzak ikastea izan zuen beste zaletasun handietako bat, eta bederatzi hitzegiten zituen. Euskal Herritik kanpo hainbat egonaldi egin zituen, hain zuzen ere, hizkuntzetan trebatzeko.

Arlo akademikotik gaindi, euskararen normalizazio eta erabilera bultzatzen atsedenik gabe lan egin du. Horregatik guztiagatik, Durangoko Azokak Argizaiola Saria eman zion 2005ean.
 

BIBLIOGRAFIA

1971 Marxen marxismoa | Mensajero
1972 Marx eta nazioa | Mensajero
1974 Marx y los nacionalismos separatistas | San Miguel
1974 Marxen ondoko errebisionismoa | Mensajero
1977 Maoren marxismoa: maoismoa | Mensajero

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta