Idazleak - Goizalde Landabaso Etcheverry - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Goizalde Landabaso Etcheverry

Bilbo, 1970.

Leioan kazetaritza ikasketak egin zituen, eta kazetaria da lanbidez. Bizkaia Irratian lan egin ondoren, Euskadi Irratian aritu da lanean kazetari gisa eta orain, Radio Euskadin dabil esatari, bereziki Kultura arloko lanetan. Honez gain, kolaborazio ezberdinak egin izan ditu: Habe, IVAP, edota Napartheid aldizkarietan, Euskaldunon Egunkaria eta Deia egunkarietan, Euskal Herria Irratian...

2000 urtean argitaratu zuen bere lehen liburua Korte bat mesedez (Alberdania) izenburupean eta azkena berriz 2015ean argitaratu zuen Babeserako kopia (Elkar) izeneko olerki liburua.

 




 

BIBLIOGRAFIA

2000 Korte bat mesedez | Alberdania
2000 Gutiziak | (beste egileekin) Txalaparta
2005 Jat | Elea
2011 Bränskit | Txalaparta
2015 Babeserako kopia | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta