Idazleak - Goio Ramos Villanueva - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Goio Ramos Villanueva

Basauri, 1966.

Bere auzoko eskolan eta herriko institutuan ikasi ondoren, Euskal Filologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gerora soziologia ikasketak hasi zituen.

Ugaoko Ikastolan hasi zen lanean, gaur egun herriko eskola publikoa, eta bertan jarraitzen du Lehen Hezkuntzako irakasle. Ugaon bertan bizi da egun.

Literatura eta musika ditu pasio nagusiak. Musikaren eragina, adibidez, oso nabarmena da helduontzako idazkietan.

Literaturari dagokionez, aipaturiko helduentzako kontakizunak idazten hasi zen, kategoria honetan hainbat sari eskuratuz: Tene Mujika, Portugaletekoa, Ereintza... Kontakizunok errealismoz blaituriko istorio kaletarrak dira.

Haur literaturan, berriz, beranduxeago hasi zen, irakasle lana dela eta asko irakurri badu ere. Gaur egun horretan dabil batik bat, bi liburu argitaratuta eta beste bat idazten.

Bere orain arteko literatur ekoizpenari dagokionez, Goiz batean birritan esnatzea ez ohi da batere komenigarri kontakizuna argitaratu zuen 1995ean, Portugaleteko Udalaren eskutik. Gerora etorri ziren 903 itsumustukako zita (Elkar, 1997), Demonioak hire begiak (Ereintza Elkartea, 2000), Basajaunen misterioa (SM, 2004), Izeko Mirenek lagun berria du (Ibaizabal, 2005).

 

BIBLIOGRAFIA

1995 Goiz batean birritan esnatzea ez ohi da batere komenigarri | Portugaleteko Udala
1997 903 itsumustukako zita" errelatoa | Elkar
2000 Demonioak hire begiak | Ereintza Elkartea
2004 Basajaunen misterioa | SM
2005 Izeko Mirenek lagun beria du | Ibaizabal

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta