Goiatz Labandibar Arbelaitz

Goiatz Labandibar Arbelaitz

Oiartzun, 1985

Kazetaritzan lizentziatua. Oarsoaldeko Hitza egunkarian lan egin du eta zenbait komunikabidetan kolaboratu. Gaur egun, komunikazio arloan dabil.

"Geltokiak edo helduta entzuteko" abestiak (Elkar, 2013) izan zen bere lehen lana, Igartza Sariari esker argitaratua. Geroztik, helduentzako narrazio bilduma hauek argitaratu ditu : "Fotogramak" (Elkar, 2016), "Hori zen dena" (Alberdania, 2019) eta "Amez" (2022). Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak uda honetan Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bati esker, "Hala bazan... klixk!" proiektua ere egin zuen.

Haur literaturan, "Hizkien alde. Manifestua" (Denonartean, 2022) argitaratu du. Poesia arloan "Interpretazioak g minorrean" (Bermingham, 2020) lana du argitaratua, Pasaia Hiria sariketari esker. Antzerki-gidoi bat ere sortu du: "Salaketa". Lanak Cafe Bar Bilbao saria jaso zuen 2020an eta Tartean Teatroak taularatu du.

Oiartzungo Irakurketa Taldeko dinamizatzailea da eta Erakurleak irakurle talde digitalaren diamizatzailea ere izan zen"

Atzera