Idazleak - Gari Berasaluze Ostolaza - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Gari Berasaluze Ostolaza

Getaria, 1975.

Euskal Filologia ikasi zuen Donostian. Kazetaritza du gaur egun ogibide, eta herri informazioa lantzen duten Hitza egunkarien kazetaritza edukien arduraduna da, hainbat urtez Urola Kostako Hitza egunkariko zuzendaria edota Txalaparta argitaletxearen euskarazko liburuen argitaratzailea izan eta gero.

Vladimir literatura taldeko eta izen bereko fantzineko kide izan zen. Belaunaldi jakin bateko partaide da: 90eko hamarkadako Urruzuno lehiaketako irabazleak, Lubaki Banda, Vladimir Brigadak...

1995. urtean Gipuzkoako Aldundiaren beka lortu zuen, eta hurrengo urtean kalean zuen Azaro urrunetako intifadak poema liburua. 1999an, berriz, haur-gazte literaturari ere heldu zion, Bobbyren hauspoa liburuarekin.

Garai batean, Euskaldunon Egunkariako literatura gehigarriaren arduraduna ere izan zen, eta bertan egindako lanari esker Rikardo Arregi kazetaritza saria eman zioten 1998an.

Hainbat hedabiderekin kolaboratzen du, eta Berria egunkarian ere aritzen da zutabegile modura.

BIBLIOGRAFIA

2016 Rudhaj tulipoj
2008 Elkano, itsasoak emandako bizitza
2007 Elurra ezin da erosi
2000 Askatasunares eskola
1999 Bobbyren hauspoa (bizkaino)

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta