Idazleak - Garbine Ubeda - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Garbine Ubeda

Garbine Ubeda Goikoetxea, 1967an Tolosan sortua.

Kazetari eta diseinatzaile lanetan aritu da, baina funtsean hitza eta irudia uztartzea izan dira bere zereginak. Txikitan hartu zion afizioa marrazteari, idazteari bezala, eta ofizio bihurtu ez baditu ere, sarritan eman die bide zaletasun horiei, liburuak idatziz, jolas grafiko interaktiboak sortuz eta ilustratuz (Aiurri Txiki aldizkaria, www.ikusbera.eus...), hitzaldietan graphic recording eginez. Hamabostean behin zinta grafiko bat egiten du, 9 aldizkaritan argitaratzen dena.

2013an idatzi zuen bere lehen eleberria Elkar etxearekin "Hobe isilik" izenburupean.

2018ko martxoa geroztik  Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria da.

BIBLIOGRAFIA

1995 Negu gorriak-Ideia zabaldu tour 95 | Susa
2013 Hobe isilik | Elkar
2009 Mila ezker | Susa

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2014-01-14 Garbiñe Uberanekin solasean | Hitzen Uberan

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta