Galo Martinez  de la  Pera Urtaran

Galo Martinez de la Pera Urtaran

Izarran (1945) jaioa. Arabarra, Gorbeia aldekoa. Filosofia eta medikuntza ikasketak egin ditu. Urte askotan, gelaz gela, “filosofia zer den” galdetzen ibili da. Izan ere, filosofotzat hartzen zuen bere burua. Darwin izan da, azkenean, filosofiaren amets dogmatikotik esnatu duena. Darwin eta euskaldunak, egia esan, bizitza eta historia herri galtzaileen ikuspegitik begiratzen baitu. Horregatik agian, euskaldunen inguruan indigenak, emakumeak eta haurrak ere agertu dira. Eta guztiok batera komunitatearen bila abiatu dira, euskaldunon jaiaren bila alegia.

Azken liburua Alberdania etxearekin argitaratu du 2022an "Emearen bidea supergizakiaren aroan" izenburupean. Liburu honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori, supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere. Izan ere, bat eta bera dira emearen bidea. Hots, emakumeen biziraupen eta askapen bidea– eta herri ukatuena. Emearen bidean,  bada, herrigintza eta feminismoa uztartzen dira.
 

Liburuaren azala ikusteko klik hemen hemen

Atzera