Idazleak - Gaizka Arostegi Catrillo - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Gaizka Arostegi Catrillo

Portugalete 1965,

Beti, txiki-txikitatik, aitaren pasadizoak zur eta lur aditzen nituenetik, gustuko izan dut istorioak asmatu eta kontatzea. Etxekoak izan ziren nire lehen sparringak. Geroztik, askotan erraza izan ez den arren, nire barruko behar horri eutsirik, nola edo hala moldatu naiz begi-zabalik amets egiten jarraitzeko eta amets horiek paper gainean idatziz jartzeko. Euskaraz zein gazteleraz idazten dut. Nire bihotzean primeran bizi dira elkarrekin hizkuntza hauek. Altu eta urruti eta libre hegal egiten laguntzen didaten hegoak ditut biak. Heldu zein haurrentzat idazten dut ere. Edadetuentzat idatzi ditudan eleberriak (El Agote, El Cálido Julio del Treinta y Seis, Nocturno eta El Último Arpón) geure herriko Historiarekin lotutako kontakizunak dira gehien bat. Umeei zuzendutakoak (Nerbioiko Piratak, Urrezko Orrazia eta Karlisten Altxorra), ordea, nire barruan bizirik dirauen haur ameslariari ematen diote ahotsa. Bi itsaso hauek nabigatzen jarraitu nahi dut, libre eta apal, zerumugaren atzean zabaltzen diren uharte zoragarrietara noizbait iristeko esperantzaz.

BIBLIOGRAFIA

2002 El agote | Ttarttalo
2003 El Cálido Julio del Treinta y Seis | Ttarttalo
2005 Nocturno | Ttarttalo
2011 Nerbioiko piratak | Elkar
2012 Urrezko Orrazia | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta