Fito Rodriguez

Fito Rodriguez Sormen-lanak

Gasteiz, 1955. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziaturik (1978), 1979tik aurrera Udako Euskal Unibertsitatean, 1981etik Euskal Herriko Unibertsitatean nahiz 1990. urtean Paris VIII. Unibertsitatean jardun du irakasle lanetan. Hezkuntza Zientzietan Doktoratu zen 1988. urtean. Eusko Ikaskuntza, Bertsozale Elkartea eta Euskal Idazleen Elkarteko kidea da. Gaur egun, Euskal PEN klubeko Zuzendaritza Batzordean ere lanean dihardu. 2006tik 2010era EIEko lehendakari izan da. Argitaratu dituen liburu zerrendan berak idatzitako edota "editatutako", ingelesez duen esanahiarekin, liburuak daude: Hezkuntzaren Teoria, Bertsolaritza eta Eskola , Ikastolak eta Euskal Eskolak, Magrittek ez omen zuen pipatzen, Faustoren itzala, Jeux de Paume, Saiakeran saiatzeko gida (Antton Irustarekin). Joseba Jaka beka jaso zuen 2005ean. Honez gain, editore gisa aritu izan da beste zenbait argitalpenetan: Mintzamena eta erreala (UEU.1984) , Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa (UPV/EHU.1984), Euskal Herriko Hezkuntzaren Historiarako gai eta liburuen Gida (Donostiako Kutxa. 1986), besteak beste. Bere ekarpenak aurki daitezke, besteak beste, honako liburuotan: Terminologia Científico-social (Anthropos.1992), Lesser Used Languages and Teacher Education (Eilís Ní Dhea. 1994),, Lesser Used Languages(Unesco.1996), La Question Basque" (LïHarmattan.1998), Ladin, Ulá vaste pa (Stadt Bozen. 1998), Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak ( UEU. 2004), "Nacionalista? "cómo? "por qué? ( Delta.2004), Ahozko inprobisazioa munduan ( Bertsozale Elkartea. 2004). Hezkuntzaz eta euskal kulturaz mintzo diren honako aldizkarietan idatzi izan du: Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi eta abar... Ohiko kolaboratzailea izan da Eginen eta Egin Irratian, Euskadi Irratian eta Garan. Halaber, zutabegile gisa jardun zuen Euskaldunon Egunkarian. Ikerlari gisa (hezkuntzaz, hizkuntzaz, soziolinguistikaz, filosofiaz eta politikaz) euskaraz aparte beste sei hizkuntzetan ere argitaratu ditu bere lanak.