Idazleak - Fertxu Izquierdo Jimenez - Hemeroteka - Poesia militantea

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Fertxu Izquierdo Jimenez > Hemeroteka

El Correo

2007-03-21 Poesia militantea | Javier Rojo

Erresistentziako poesia dei liteke Fertxu Izquierdok “Gerratearen aztarnak” izenburuko liburu honetan eskaintzen duena, ados ez dagoen munduarekiko erresistentzia alde batetik, baina, neurri batean behintzat, bere buruarekiko erresistentzia, bestaldetik. Lehenengoari dagokionez, Euskal Herri honetan hainbestetan idealizatu diren hirugarren munduko konfliktoekiko elkartasunean oinarritutako poesia idazten du poetak. Gauzak honela, Palestina, Nikaragua, Irak eta horrelako izenak aipatzen zaizkigu behin eta berriro, hizkuntza militarista erabiltzen duen poesia militantea sortuz. Poema hauen bidez etorkizunez betetako armarena berriro plazaratu nahi izan duela ematen du. Eta, jakina, egoera horiek Euskal Herriko egoerarekin parekatzeko tentazioan erortzen da idazlea, egoera hauek besterik gabe parekatzerik balego bezala. Bigarrenari dagokionez, poema hauetatik islatzen den subjektu poetikoa (poetak idazkietan bere buruaz islatzen duen irudia, batzuetan fikziozkotzat hartu daitekeena) guztiz erromantikoa da, eta maitasunaren bidez bere lekua bilatzen duen subjektu moduan aurkezten da.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta