Idazleak - Felipe Juaristi Galdos - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Felipe Juaristi Galdos

Azkoitia, 1957.

Kazetaritza eta Soziologia ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Kazetaritza ikasi arren, literatura izan du ardatz bere ibilbide profesionalean. Porrot eta Literatur Kazeta aldizkarietako sortzaile izateaz gain, editore lanak egin izan ditu Baroja eta Bermingham argitaletxeetan.

Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma Denbora, nostalgia izan zen. Geroztik, Hiriaren melankolia, Laino artean zelatari, plazaratu ditu olerkigintzaren esparruan, besteak beste. Bibliografia atalean aztertu daiteke zerrenda osoa.

Narratiba ere landu du: Intzentsua lurrean bezala kontakizuna eta Arinago duk haizea, Absalon eleberria dira eredu aipagarrienak. Haur eta gazte literaturari ere hainbat liburu eman dizkio: Tristuraren teoria, Ilargi-lapurra, Eguzkiaren Etxea etabar.

Hainbat sari jasotakoa da: 1992ko Lizardi Saria, Tristuraren teoria lanarekin. 1998an Euskadi literatura saria jasoa zuen Galderen geografia olerki liburuarekin . Liburu horrek badu dagoeneko gaztelaniazko bertsioa: Geografía de las Preguntas.

Koldo Izagirrek bere XX. Mendeko Poesia Kaierak liburuan, "inteligentziaren eta sentiberatasunaren arteko oreka zail horixe da Felipe Juaristiren obra" sententziarekin laburbiltzen du Juaristiren poesiaren nondik norakoa.
Egun eta  2010eko irailetik Euskadi Irratiko zuzendaria da.

BIBLIOGRAFIA

1985 Denbora, nostalgia | La Primitiva Casa Baroja
1987 Hiriaren melankolia | La Primitiva Casa Baroja
1988 Intzentsua lurrean bezala | La Primitiva Casa Baroja
1990 Arinagoa duk haizea, Absalon | Erein
1992 Metrópolis | Málaga

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2008-01-14 Gauaren musika | El País

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Weba ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta