Idazleak - Eustasio Etxezarreta Zelaia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Eustasio Etxezarreta Zelaia

1938, Albiztur.

Haurtzaroko ikasketak Andoainen egin zituen (La Salle) eta apaiz-ikasketak Donostiako seminarioan. 1963an Donostiako elizbarrutiko apaiz egin zen. 1966-70 bitartean Teologian eta Liturgian Lizentziatu zen Erromako San Anselmo Institutuan.

Donostiako elizbarrutian Liturgi Idazkaritzako arduradun eta Liturgi liburuen euskal itzulpenaren eta argitalpena-ren elizbarrutiarteko talde-arduraduna da (1970- ). Euskal Telebistako Meza Santua emankizunaren elizbarrutiarteko arduradun ere bada (1985- ).

1978 ezkeroztik Euskaltzain urgazle eta 2003an EIZIEko ohorezko bazkide da.
 

BIBLIOGRAFIA

1978 Euskal Herriko Elizaren jokabidea euskarari buruz | Euskera aldizkarian XXIV, 2. aldia, 829-862 orr.
1981 Euskal elizbarruti arteko "Itun Berria". Itzulpen-xehetasunak historiaren argira | Euskera aldizkarian XXVI, 2. aldia, 199-217 orr.
1988 Liturgiako itzulpen batzordearen Itun Berria | Senez aldizkarian 1-2 zenb., 111-126 orr.
1999 Goiz-arratsaldeetako otoitza: Abendualdia, Garizuma, Pazkoaldia |
2006 Otoitzak heriotzaren inguruan (elebiduna) |

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta