Idazleak - Eukene Martin Sanpedro - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Eukene Martin Sanpedro

Bilbo, 1948.

Ezkonduz geroztik egun arte Bilbo ondoan, Deustuan, bizi izan da.

Bere gurasoak ez ziren euskaldunak, eta 16 urte zituela euskara ikasten hasi zen Xabier Peña Akademian. Honetaz gain, piano ikasketak egin zituen Juan Crisostomo de Arriaga Musika ikastetxean, eta Filologia Erromanikoa Deustuko unibertsitatean.

21 urtetik irakaskuntza lanetan aritu da: hasiera batean ikastetxe pribatuetan eta institutuetan eskolak ematen gazteleraz; geroago ikastolan eta zenbait euskaltegitan. 1980tik Bilboko Unibertsitate Eskolan dago, euskal hizkuntza eta literaturaren arloko eskolak ematen. Euskal Filologian doktorea da.

Iker argitaletxearen bazkide sortzaile izan zen, eta Saioka taldeko partaide gisa Proiektuen bidezko euskal metodologia horretarako testuliburuen arlo batzuk sortu ditu.

BIBLIOGRAFIA

1973 Saioka I Projektuak eta Gaiak | (beste egileekin) Iker
1974 Saioka I Osagarriak eta ariketak | (beste egileekin) Iker
1975 Saioka II Osagarriak eta ariketak | (beste egileekin) Iker
1975 Saioka II Projektuak eta Gaiak | (beste egileekin) Iker
1976 Saioka III Projektuak eta Gaiak | (beste egileekin) Iker

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta