Idazleak - Eukene Lizeaga Tamayo - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Eukene Lizeaga Tamayo

Donostia, 1952.

Gaur egun, magneto-terapista lanetan dihardu, eta halaber, Teologia ikasten ari da.

Bere ibilbide poetikoa, 50 urte konplitzear zituela, hasi zen. Geroztik, euskara eta gaztelania erabili ditu bere idazlanetan.

Tamarindoen epelean, Eguneroko ohikeria uxatzen eta Azalaren azpitik liburuak argitaratu ditu euskaraz. Honez gain, zenbait argitalpen ditu gaztelaniaz ere. Antología femenina de poesía hispanoamericana liburuak bere poesia agertzen du.

Itzultzaile profesional gisa jardun ez arren, zenbait itzulpen eginak ditu. Hala nola, Manifiesto universal de poetas del mundo, 2005ean euskaratua.

Ildo berean, André Krutxaga El Salvador-eko poetaren Data gabeko iluntasuna (2006) (Oscuridad sin fecha) poesia liburua ekarri du euskarara.

BIBLIOGRAFIA

2004 Poesia Vital | Beta III Milenio
2005 Tamarindoen epelean | Beta III Milenio
2005 Eguneroko ohikeria uxatzen | Beta III Milenio
2005 El rastro de las mariposas (Antologia de la poesia hispanoamericana) | Lord Byron
2006 Azalaren azpitik | Beta III Milenio

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta