Ernesto Prat Urzainki 'Little'

Ernesto Prat Urzainki 'Little'

(Berriozar, 1978)

Nekazaritzari eta zurgintzari lotutako ikasketak eginak ditu, eta alor askotan aritu da lanean: mendiko peoi, euskara irakasle, musikari... SKALARIAK taldearekin sei urte egin zituen eta Kalapite taldeko kide izan zen.

Pyrenaicako mendi ipuinen IV. lehiaketan lehen saria eskuratu zuen 2009an Free Peitier Litlle Horse-n lanarekin, eta Iruñeko Udalak antolatutako Egile berriendako euskarazko XXIII. Literatur lehiaketan hirugarren saria 2012an Lozen izan nintzen lanari esker.

Hitzen uberan web guneko Aingura hegodunak atalean hainbat ipuin eman ditu argitara 2012 eta 2013. urteetan. Metaziri argitaletxearekin, 2013an eman zuen argitara bere lehen eleberria: Hiru ilargi laurden. Osorik dago sarean, irakurtzeko zein deskargatzeko: 

http://archive.org/stream/HIRUILARGILAURDEN/HIRU%20ILARGI%20LAURDEN#page/n0/mode/2up

Atzera