Idazleak - Ernesto Prat Urzainki 'Little' - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ernesto Prat Urzainki 'Little'

(Berriozar, 1978)

Nekazaritzari eta zurgintzari lotutako ikasketak eginak ditu, eta alor askotan aritu da lanean: mendiko peoi, euskara irakasle, musikari... SKALARIAK taldearekin sei urte egin zituen eta Kalapite taldeko kide izan zen.

Pyrenaicako mendi ipuinen IV. lehiaketan lehen saria eskuratu zuen 2009an Free Peitier Litlle Horse-n lanarekin, eta Iruñeko Udalak antolatutako Egile berriendako euskarazko XXIII. Literatur lehiaketan hirugarren saria 2012an Lozen izan nintzen lanari esker.

Hitzen uberan web guneko Aingura hegodunak atalean hainbat ipuin eman ditu argitara 2012 eta 2013. urteetan. Metaziri argitaletxearekin, 2013an eman zuen argitara bere lehen eleberria: Hiru ilargi laurden. Osorik dago sarean, irakurtzeko zein deskargatzeko: 

http://archive.org/stream/HIRUILARGILAURDEN/HIRU%20ILARGI%20LAURDEN#page/n0/mode/2up

BIBLIOGRAFIA

2014 Orpoz orpo | Txalaparta
2013 Hiru ilargi laurden | Metaziri

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2012 Lozen izan nintzen | Egile berriendako euskarazko XXIII. literatur lehiaketa (3. saria)

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2012 Gazako ilargia | Hitzen Uberan
2012 Ah ze parea! | Hitzen Uberan
2013 Froga sendoak | Hitzen Uberan
2013 Ernesto Prat Urzainki 'Little'ekin solasean | Hitzen Uberan

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta