Enkarni Genua Espinosa

Enkarni Genua Espinosa

Donostia, 1942.

Txotxongilolaria. Filosofia eta Letretan Lizentziatua (Deustuan). 1971. urtean Manolo Gomezekin Txontxongilo Taldea sortu zuen. Hogeita hamabi liburu (ipuinak, antzerki-lanak eta antzerkia eta txotxongiloa lantzeko liburu didaktikoak) eta hogeita bat disko argitaratu ditu. Txontxongilorekin Euskal Herriko hiri eta herri guztietan aritu da, baita Euskal Herritik kanpoko leku askotan ere.

Larramendi Ikastetxean eta Donostiako Elizbarrutiko Irakasleen Eskolan irakaslea izan da. Tolosako Nazioarteko txotxongilo Jaialdiaren sortzaileetako bat da.

Atzera