Emilio Lopez Adan

Gasteiz, 1946.

Medikuntza ikasketak egin zituen. Ginekologia - Obstetrizian lizentzia bereziduna lortu zuen. "Beltza" ezizenez ezagutua, abertzaletasunaren gaineko ikerketa historikoak idatzi ditu, literatur lana alboratu gabe.

Frankismoaren garaian, ETA erakundeko kidea izan zen 1963tik 1974ra arte. 1968tik geroztik erbesteraturik, "Gatazka" taldearekin kolaboratu zuen 1969tik aurrera. 1970. urtean "Euskadi eta Askatasuna" manifestua sinatu zuen.

Bere sorkuntza lana aipatzerakoan, abertzaletasunaren historian sustraitutakoak dira nagusi: El Nacionalismo Vasco (1876-1936) (1974); El Nacionalismo Vasco y Clases Sociales, (1976) (Donostia eta Durangoko liburu azoketan saritutako lana); El Nacionalismo Vasco en el exilio (1936-l960), (1977) eta Del Carlismo al Nacionalismo burgués(1978).

Bestalde, literaturaren alorrean Bortu gordetan lainope (1982) eta Zazpigarren alaba 1984an idatzi zuen ipuin bilduma aipatu daitezke, besteak beste.

Kolaborazio erregularrak egin izan ditu: Egunkarian (Seiko urrea, Argia astekarian (Azkena) eta Euskadi Irratian (Goizean behin solasaldietan).

 

Atzera