Idazleak - Elena Martinez Rubio - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Elena Martinez Rubio

Euskara-alemana/alemana-euskararen hiztegiaren (Elkar, 2006. Bigarren argitalpena, 2009) egilea. EginGaraJakinUztaroEzpalaLarrunGeuSenez... aldizkarietan kolaboratzailea.
Bilbon jaioa. Filosofia eta Soziologiaren lehenengo zikloa Nürnberg-Erlangen-go Unibertsitatean egin zuen. Berlingo Freie Universität-en Literatura ikasi zuen. Filosofian lizentziaduna Bartzelonako Autonoman. Filosofian doktorea Madrilgo Autonomoan. Euskal Filologian lizentziaduna EUTGn. OHOko irakaslea Ingeles Filologia Sailean.  Hizkuntzazalea, frantsesa, errusiera, ingelesa, alemana, katalana... 
Irakaskuntzan aritua, EHUko Filosofia irakaslea euskaraz. Besatari Elkartean zenbait libururen argitaratzailea. Itzulpengintzan aritua, alemanetik eta ingelesetik euskarara eta gaztelerara, Filosofia arloan. Hiztegigintza: Uzeiko Filosofia hiztegian artikulu eta sarreragilea.

Frankfurteko Unibertsitateko euskara irakurle ohia. Filosofia arloan: "Hannah Arendt: Un pensamiento a la intemperie" liburuaren egilea, "Hannah Arendt: La  historia, relato de infinitos comienzos y ningún final" (beste batzukin batera) "Bidaia filosofikoak" eta "Jactaos vosotros".
 

Literatura arloan berriz, De noche a noche. Poesian: Pasaia Lehiaketako 1.Saria (2009) "Vivíamos a la vuelta de la esquina". Mungiako Lauaxeta Lehiaketa 2. Saria (2008).


 

BIBLIOGRAFIA

2006 Euskara-Alemana Hiztegia | Elkar
2015 Bidaia filosofikoak | Utriusque Vasconiae
2015 Jactaos Vosotros | DDT

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

Abiatu zen eguna | Galeusca- EIE
2008 eta 2007 'Sigi-saga Patagonia' eta 'Hutsa zer da?' | Gara

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2006-10-30 "Alemana abangoardiako kultura hizkuntza da" | erabili.com

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta