Ekhine Egiguren Azkune

Donostia, 1978.

Zenbait sari jaso ditu literatur lehiaketetan: Urruzuno sariak (1993, 1994 eta 1995), Koldo Mitxelena sariak (1994, 1995 eta 1996), Bergarako Amodiozko Gutunen Saria (1993an eta 2012an), Lasarte-Oriako XIII. Ipuin Lehiaketa, Berriobeitiko Udalaren Plazaola II. Ipuin Lehiaketa (2009), Satarka Poesia lehiaketaren XVII. (2010) eta XVIII. edizioak (2011), Durangoko Julene Azpeitia ipuin lehiaketa (2012), Lasarte-Oriako XXVI. Poesia Saria eta PASAIA HIRIA XVI. Poesia Saria (2012).

Sarien bidez argitaratutakoaz gain, aldizkarietan kolaborazioak egin ditu; The Balde, Aldiri, Maiatz, Administrazioa Euskaraz, Luma Berrien Eleak, Zazpika, Koult,e.a.

Abbadia Eremuko Nekatoenea egoitzan 2012ko urrian idazle egonaldia egiteko hautatua izan zen Lore bakanak eta beste poema batzuk egitasmoarekin.

2013an Peru Abarka Album Lehiaketan Narrazio Laburren VIII. Lehiaketako irabazlea; haren ondorioz, Pahsmina Gorria liburua Leire Salaberriaren ilustrazioekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren EGILE SARIA 2022 “DOES A GOOD CITY HAVE INDUSTRY? Industria-ondarea, jasangarritasuna eta genero ikuspegia euskal hirien berroneratzean” lanarekin, saiakera arloan.

Arkitektoa, hirigintzan espezializatua. Piano eta musika ikasketak. Emakumea eta ama.

Atzera