Idazleak - Ekhiñe Egiguren Azkune - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ekhiñe Egiguren Azkune

Donostia, 1978.

Arkitektoa da lanbidez eta Hirigintza alorrean egiten du lan.

Literatura du zaletasuna eta irakurtzea nahiz idaztea biak oso lotuta bizi ditu. Sormenak erakarrita hainbat literatur lehiaketetan parte hartu eta zenbait sari jaso ditu: Urruzuno sariak, Koldo Mitxelena sariak, Bergarako Amodiozko Gutunen Saria (1993an eta 2012an), Lasarte-Oriako XIII. Ipuin Lehiaketa, Berriobeitiko Udalaren Plazaola II. Ipuin Lehiaketa (2009), Satarka Poesia lehiaketaren XVII. (2010) eta XVIII. edizioak (2011), Durangoko Julene Azpeitia ipuin lehiaketa (2012), Lasarte-Oriako XXVI. Poesia Saria eta PASAIA HIRIA XVI. Poesia Saria (2012). Azken honen bidez kaleratu du bere lehen poema bilduma Hirigrafiak eta Paisaiagramak.

Sarien bidez argitaratutakoaz gain, aldizkarietan kolaborazioak egin ditu; The Balde, Aldiri, Maiatz, Administrazioa Euskaraz, Luma Berrien Eleak, Zazpika, Koult,e.a. Hatsa Elkartearen urteroko Hatsa Olerki Bilduman parte hartu du behin baino gehiagotan (2010, 2011, 2012 eta 2013). Liburu eta zine iruzkinak ere argitaratu ditu komunikabide idatzietan (egunkarietan, web orrietan eta aldizkarietan).

Abbadia Eremuko Nekatoenea egoitzan 2012ko urrian idazle egonaldia egiteko hautatua izan zen Lore bakanak eta beste poema batzuk egitasmoarekin. 2013ko udaberrian iparraldeko eskoletan gazteekin landu duen proiektua hauxe. Egonaldiaren egunerokoa topa daiteke hemen: http://lorebakanak.wordpress.com/

BIBLIOGRAFIA

2012 Poemak | Maiatz
2012 Amirren Labirintoa | HAEE-IVAP
2012 Atelier Brancussi | Maiatz

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta