Idazleak - Eider Rodriguez Martin - Hemeroteka - Haragia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Eider Rodriguez Martin > Hemeroteka

Susa

2008-01 Haragia | M.Egimendi

Haragia M. Egimendi / Aizu!, 2008-01

Giza harremanak, euren bizitzan aurrera edo atzera egiteko momentuan eta atakan aurkitzen diren pertsonaiak, egoera gogorrak, ohikoak izan daitezkeenak batzuk, erabat surrealistak besteak. Ezagutzen al du inork, akaso, arrazoi jakinik gabe nork bere buruaz beste egiten laguntzeko zerbitzurik? Bada, hemen badago aukera hori profitatu eta ondo ordaintzeko prest dagoen emakumea; baita zerbitzu horren beharrik gabe etxeko gasari irteten uzten dion amona ere. Badago emakume bortxatu bat; baita senarra eta etxea utzi eta alde egiten duten emazteak ere… Ia ipuin guztietan emakumea da ezinbesteko protagonista.

Gustura irakurtzen dira Eider Rodriguezek liburu batean bildu dituen hamabi ipuin hauek, baina gusturago irakurtzen dira bigarren aldian, nola bukatzen diren jakin ostean. Izan ere, lehenengo irakurketan garrantzirik gabeko detaile txikiak diruditenek esanahi handia hartzen dute ondoren gertatzen dena ezagututa, eta idazleak jolastu egiten du detaile horiekin. Horregatik, 154 orrialde eduki beharrean, 300 baino gehiago balitu bezala hartzeko liburua da, birritan irakurrita sentipen eta plazer bikoitza eragiten duelako.

Amaieran halako sentsazio gazi-gozo batekin geratzen da irakurlea, pertsonaiak enpatiaz tratatzeko gai bada, behintzat. Gazia, edo mikatza, kontatzen den istorioak gutxienez ere ezinegona sortzen diolako; eta gozoa, dotore kontatutako narrazioa irakurri berri duelako.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta