Eider Rodriguez Martin

Eider Rodriguez Martin

Orereta, 1977.

Publizitatean lizentziatua eta lanbidez irakaslea da EHUko irakasleen unibertsitate eskolan.

Kazetari lanetan aritua da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunerokoetan.

Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004)) narrazio liburua da argitaratu duen lehen literatur lana.

2006an Irene Nemirovskiren lehen liburua Le bal euskaratu du Eider Rodriguezek Dantzaldia (Txalaparta, 2006) izenburupean. Hogeita bost urterekin idatzi zuen Nemorovskik liburua. Naziek Auschwitzen hil zuten idazleak ama-alaben arteko hartu-eman istilutsuak jorratzen ditu liburu honetan.

2018an Euskadi Saria jaso zuen Bihotz Handiegia lanagatik eta urte berean Haur eta Gazte literatura Euskadi Saria Santa Familia lanagatik.

 

Atzera