Idazleak - Eider Rodriguez Martin - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Eider Rodriguez Martin

Orereta, 1977.

Publizitatean lizentziatua eta lanbidez irakaslea da EHUko irakasleen unibertsitate eskolan.

Kazetari lanetan aritua da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunerokoetan.

Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004)) narrazio liburua da argitaratu duen lehen literatur lana.

2006an Irene Nemirovskiren lehen liburua Le bal euskaratu du Eider Rodriguezek Dantzaldia (Txalaparta, 2006) izenburupean. Hogeita bost urterekin idatzi zuen Nemorovskik liburua. Naziek Auschwitzen hil zuten idazleak ama-alaben arteko hartu-eman istilutsuak jorratzen ditu liburu honetan.

2018an Euskadi Saria jaso zuen Bihotz Handiegia lanagatik eta urte berean Haur eta Gazte literatura Euskadi Saria Santa Familia lanagatik.

 

BIBLIOGRAFIA

2017 Bihotz handiegia
2017 Santa familia
2016 Korrespondentziak = Correspondencias
2014 Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat
2014 Joseba Sarrionandiaren "Lagun izoztua" eleberriko hiru itsasoak : irakurketa proposamen bat

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta