Idazleak - Edu Zelaieta Anta - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Edu Zelaieta Anta

Gasteiz, 1973.

Idazle bezala, bi genero landu ditu nagusiki: poesia eta zutabegintza. Poesiari dagokionez, lan kolektiboak alde batera utzita, hiru liburu ditu argitaratuak: Jendakiak urruneko familiatan (Arabako Foru Aldundia, 2002), Mugaldekoak (Susa, 2004) eta Aldaira urdinak (Alberdania, 2010). Zutabegintzaren aldetik, berriz, hainbat hedabidetan kolaboratu izan du orain arte; egun, BERRIA egunkariko Arabako Hitza gehigarrian eta ARGIA astekarian idazten ditu iritzi-testuak.

Sormenezko literaturatik kanpo, irakasle eta ikertzaile lanak egiten ditu Gasteizko Irakasle Eskolan 2006az geroztik, EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren Sailean. Alde horretatik, Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren gaineko hainbat ikerlan idatziak ditu, Euskaltzaindiak argitaratutako Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa doktorego tesia barne (2009).

Musikarekin uztarturik hainbat literatur emanalditan parte hartu du. 2004an, bigarren poemategia abiapuntu harturik, Mugaldekoak izeneko taldea sortu zen. Harrezkero, 40 emanaldi inguru egin izan ditu talde honek literatura eta musika uztartuz. Halaber, orain arteko bidean, Gaztelupeko Hotsak etxearekin bi CD-Liburu atera ditu: Biziago sentitzeak… (2006) eta Begiak lekuko (2012)

 

BIBLIOGRAFIA

2018 Amets anfibio
2018 Dinosauroei buruzko egia
2018 Gauza misteriotsua
2017 Barruko lehoia
2017 Misterio erraldoia

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Weba ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta