Edu Zabala Garagartza

Edu Zabala Garagartza

Eibar, 1958.

Sevillan, Nekazal ingenieritza teknikoa burutu eta 1983az geroztik euskara eta natur zientzien irakaslea izana. Egun, DBHko euskara irakaslea Irungo Txingudi ikastolan.

Elhuyar eta Plazara aldizkarietan hainbat artikulu zein idazlan argitaratutakoa. Azken aldizkari honek 1988an antolatutako narrazio laburren lehen saria jaso zuen Metro sutan izenburukoarekin.

Bost liburu plazaratu ditu: Inauterietan (Gero, 2004), non Euskal Herriko inauteri famatuenak ipuinetan jartzen dituen, Ezka(Gero, 2004) 1407ko Nafarroan kokatutako elaberri historikoa, almadiarien bizimoduari buruz, eta azkena, Onddoak, ondo? (Gero-Mensajero, 2005) non onddo biltzaileak parodiatzen dituen; Hiria  argitaletxearene eskutik kaleratu dira azken biak: Aiako (2008) eta Zaude (2009).

Atzera