Idazleak - Edorta Jimenez Ormaetxea - Hemeroteka - Ispiluaren kalteak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Edorta Jimenez Ormaetxea > Hemeroteka

Aizu!

2009-02 Ispiluaren kalteak | M. Egimendi

Anorexia izan daiteke ispiluak eragindako kalteetako bat, eta Ispiluaren kalteak du izena Edorta Jimenezek kaleratu duen azken liburuak, gaitz hori duen emakume bat ageri delako izen bereko ipuinean. Anorexia, drogaren ondorioak, ijitoak, sexu indarkeria, paperik gabeko langile etorkinak... Gai eta pertsonaia “zailak” aukeratu ditu idazle bizkaitarrak duela gutxi argitaratu duen ipuin bildumarako.


Hala ere, idazleak berak azaldu du gai bat baino gehiago lantzen duela beti ipuinotan eta benetan kontatzen duena ez dela huts-hutsik azalean ageri den istorioa. Eta egia da, hainbat arrazoi direla-eta, bazterketaren laztasuna ezagutzen duten pertsonaiek hausnarketarako bide aproposa eskaintzen dutelako. Kontakizun askotan txertatzen dira narratzailearen gogoetak, baina horien ondorioz ipuin batzuen irakurketa ez da hain erraza suertatzen. Esate baterako, ´Ezagumena eta suizidoa` entseguaren hitzaurreko oharrak izenekoan, gizakiaren ezagumenaren funtzionamenduari buruz hausnartzen du filosofia irakasle den narratzaileak, eta astun samarra gerta daiteke filosofia gustuko ez duenarentzat; haatik, hor ezin ukatu izenburutik bertatik dagoela ohartarazita irakurlea. Bestela, ipuinak denboran eta lekuan kokatzeko erreferentzia zehatzak eskaintzen ditu idazleak, eta horiek hurbiltasuna ematen diete narrazioei. Zailtasunak zailtasun, irakurtzea merezi duten ipuinak.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta