Doroteo Zobaran Kalzada

Hamabi urte daramatza Bizkaiko umeei larunbatero ipuinak kontatzen, Sukarrietako BBK-ren egoitzan asteburuero. Egun Gaztetxo eskola taldeari eskaintzen dio bere emankizuna.

Larunbatero kontazetik ikasitako aprobetxatuz, 10 urte daramatza ene emanaldia herririk herri egiten dagoeneko 300 emanalditik gora burutu dituelarik.

Hirugarren mailako antzerki ikasketak egin ditu Bizkaiko Antzerki Eskolan (BAI) (Barakaldon).

Herri musikan aritu izan da 10 urtetan: Lugarri folk taldea, Irrintzi Alai dantza taldea. Gernikako Elai Alai, Busturialdeko gaiteroak etab.

Eusko Jaurlaritzaren babespean eta EDE fundazioaren gidaripean, Getxoko antzerki eskolak 2003ko irailean antolatu zuena burutu zuen; ondorioz azken urteotan umeentzako antzerki tailerrak ematen aritu izan da. Gernikako Seber Altube ikastola. Busturiako Uzelai ikastetxea. Mungiako ingurumen taldekoekin etab.

Egun 2006-2007 ikasturtean Puntapio deritzon kale ikuskizunaz ari da: kantua, narrazioa, antzerkia eta Klauna.

Idazle gisa, kontalari ipuinak egokitu eta berriak sortu izan dituen arren, ez du argitaratzerik izan, beraz ahoz kontatzen ditu.

Atzera