Dionisio Amundarain Sarasola

Dionisio Amundarain Sarasola

Itsasondo, 1930.

Bere lehen ikasketak Lazkaoko beneditarretan egin zituen. Ondoren bi urte ikasi zituen filosofia eta hiru teologia. Laugarren urtea Parisen egin zuen, Le Saulchoir-en, dominikoetan. Filosofian eliz lizentziatura atera zuen Erroman, Angelicum-en, dominikoetan. Donostian berriz, Filosofia eta hezkuntza zientzietan lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Israelen 40 egun pasa zituen glotodidaktika ikasten. Ikasketa guztiak, EHUkoak izan ezik, erdaraz (gaztelaniaz, frantsesez edo latinez) eginak. Euskara bere kontura landu du.

1953tik apaiza da eta 1948tik beneditarra. (1986 esklaustratua: monasteriotik kanpo bizi, baina apaiz eta beneditar segi).

1974tik 1988rarte Goierriko Euskal Eskolan, helduen irakaskuntzan, zuzendari izan zen. Urte horretatik 1990 arte Maizpide Euskaltegiko zuzendari. Hurrengo bost urtetan, Gasteizen HAEEn (IVAPn) euskara zerbitzuan aritu zen. 1995ean erretiratu egin zen.

Zenbait urtez, Euskararen aholku Batzordeko kidea izan da.

Kolaborazio ugari egin ditu hainbat aldizkarietan:
1972-1977 bitartean, ia astero Amunsa izenpean, Zeruko Argian erlijio-gaia zuten artikuluak idatzi zituen. Beste zenbait artikulu ere idatzi zituen astekari berean Metal-Iturri izenpean. Jaunaren Deia aldizkarian hainbat artikulu euskaratu ditu (1960eko eta 1970eko hamarkadetan).

1967tik, Lazkaoko monasterioan Breviarioko zati handia euskaratu du, barne-erabilerarako, ez dago argitaratua.

Atzera