Danele Sarriugarte Mochales

Danele Sarriugarte Mochales

Elgoibar, 1989.

Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da EHU/UPVtik, Euskal Herriko pentsamendu kritikoari buruzko graduondokoa egin du UEUn eta Literatuaren Teoria eta Literatura Konparatuko masterra egiten dihardu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Atzerriko unibertsitateetan ere eman ditu hainbat bolada, Alemanian eta AEBetan. Igartza literatur-sorkuntzarako beka irabazi zuen 2012ko irailean eta horren fruitua da bere lehen eleberria: Erraiak (Elkar, 2014). Horrez gain, ipuin bat du argitaratua Esku hori! (Txalaparta, 2012) bilduman. 2012an, halaber, elearazi itzulpengintzari buruzko bloga sortu zuen Garazi Arrularekin batera. Teorialari feministen hainbat artikulu itzuli ditu eta prentsan ere kolaboratzen du: bi hilean behin liburu-iruzkinak argitaratzen ditu Deian eta asteroko zutabea du Berria egunkarian eta www.uberan.eus atariko erredakzio taldeko kide da.

Atzera