Idazleak - Carmen Valois - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Carmen Valois

Iruñean Gizarte-Lana ikasketak egin ondoren, Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bioetikan masterra da Bartzelonako Unibertsitatetik. Egun, osasungintzan dabil lanean eta irakaskuntzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Gizarte-Laneko Sailean.

Bere lanbideari lotuta hainbat artikulu argitaratu ditu alorreko aldizkarietan, besteak beste Aghatos, Bitarte, Revista de Bioética y Derecho eta Porturalian.

Beste lan batzuk Mugalarin, Nabarran, Euskonewsen eta L. Luma berrien eleak aldizkarietan kaleratu ditu. Hatsa Poesia bilduma kolektiboan parte hartzen du -2006tik-. Baita Hitzen Uberan “Azalak” izeneko egitasmoan ere . ARGIA astekariaren kolaboratzailea da.

BIBLIOGRAFIA

2009 Asteko kronika | Osasungoa euskalduntzeko Erakundearen I ipuin lehiaketa
2010 Haizearen alabak | XIV. " Maria de Maeztu" narratiba lehiaketa
2011 Motzean | Oihenart I Aforismo lehiaketan aipamen berezia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta