Idazleak - Bittor Kapanaga Elorza - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Bittor Kapanaga Elorza

Otxandio, 1925-2011.

Autodidakta zen. Euskal kontzientziaz hamairu urterekin jabetu zen. Eibarrera joan zen industria-maisu ikasketak egitera 1953an inguruan, Eibarko gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen beste zenbait euskaltzalerekin batera.

1953an Euzko Gogoan ekin zion idazteari eta geroago etorriko ziren Zeruko Argia, Jakin, Txistulari, Karmel eta Anaitasuna aldizkarietarako idatzi zituen kolaborazioak.

1978an Euskera erro eta gara argitaratu zuen, euskararen jatorriaren gaineko ikerketa. Santi Onaindiaren hitzetan: "Bitxia da ikerlan au, egilleak berak dioskunez, «hesparru laiñotsua», gai jakingarri askoz edertua. Berau irakurriz edozeiñi ere irudimena arro-azten zaio igarri gabe, eta euskeraganako apeta sortu, erro ta gara funtsez ikasteko gogo bizia jalgi-eraziz. Zentzunez eta sakonki buruturiko lana, ezpairik gabe. Ba'liteke berton datozten zer bitxi batzuk egi-antxe besterik ez izatea, baiña or dugu lan eroapentsu ori". Euskal literatura VI (Etor, 1990).

Olentzaro (berba hau berreskuratzeko borrokan aritu zen sutsu bere idazkietan) argitaletxean eman zituen argitara gainontzeko lan guztiak, hala nola, Badator olentzaro, Olentzaro: sua hilda, Olentzaroren aurpegiak, Olentzaroren lagunak eta 1995eko Oxinondoko gertaerak.

BIBLIOGRAFIA

1978 Euskara, erro eta gara | Egilea editore
1995 Badator olentzaro | Olentzaro
1995 Olentzaro: sua hilda | Olentzaro
1995 Olentzaroren aurpegiak | Olentzaro
1995 Olentzaroren lagunak | Olentzaro

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta