Idazleak - Bernardo Atxaga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Bernardo Atxaga

Asteasu, 1951.

Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen. Euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea eta ekonomilaria izan zen, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte.

Bere lehen lana Euskal Literatura 72 antologian argitaratutako Borobila eta puntua antzerkia izan zen. Literatur genero guztiak landu ditu: hitzaldiak, filme baten gidoia Oraingoz izen gabe, irrati-nobelak, poesia, ipuingintza, nobelagintza... Ustela eta Pott aldizkarietan idatzi zuen.

Obabakoak liburuarekin Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen 1988an. Ziutateaz, Etiopia, Sugeak txoriari begiratzen dionean, Bi Anai, Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, Gizona bere bakardadean dira, besteak beste, Atxagaren bibliografiaren zenbait erakusle. Ikusi Bibliografia atalean zerrenda osatua.

Euskadi saria, Kritikaren saria eta Prix Millepages jaso ditu, eta bere lana hogei hizkuntzatara baino gehiagora itzuli da. Euskaltzain urgazlea da.

Bere azken liburua, Soinujolearen semea, Obabako lurraldera eginiko azken bisita izan da, egilearen esanetan. 2004. urteko Espainiako Narrazio Lehiaketarako hautatu dute gaztelerako bertsioa.

Kritikaren saria jaso du Bernardo Atxagak Bilboko Liburu Azokan

Bere azken nobelak, Soinujolearen semea 2005eko Kritikaren saria jaso du Bilboko Liburu Azokan, Euskadiko Liburuaren Ganberak ematen duen Zilarrezko Idazluma. Orain 15 urte Zilarrezko Idazluma irabazi zuen, Obabakoak liburuarekin.

Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen, Juan Mari Lekuona zenaren hutsunea betetzeko.

BIBLIOGRAFIA

1976 Ziutateaz II. | Luis Haranburu
1976 Ziutateaz I. | Luis Haranburu
1978 Etiopia | Pott Liburutegia
1980 Nikolasaren abenturak eta desbenturak | Antonio San Román
1980 Ramuntxo detektibea | Antonio San Román

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Weba ikusi

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta