Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga Sormen-lanak

Asteasu, 1951. Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen. Euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea eta ekonomilaria izan zen, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte. Bere lehen lana Euskal Literatura 72 antologian argitaratutako Borobila eta puntua antzerkia izan zen. Literatur genero guztiak landu ditu: hitzaldiak, filme baten gidoia Oraingoz izen gabe, irrati-nobelak, poesia, ipuingintza, nobelagintza... Ustela eta Pott aldizkarietan idatzi zuen. Obabakoak liburuarekin Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen 1988an. Ziutateaz, Etiopia, Sugeak txoriari begiratzen dionean, Bi Anai, Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, Gizona bere bakardadean dira, besteak beste, Atxagaren bibliografiaren zenbait erakusle. Ikusi Bibliografia atalean zerrenda osatua. Euskadi saria, Kritikaren saria eta Prix Millepages jaso ditu, eta bere lana hogei hizkuntzatara baino gehiagora itzuli da. Euskaltzain urgazlea da. Bere azken liburua, Soinujolearen semea, Obabako lurraldera eginiko azken bisita izan da, egilearen esanetan. 2004. urteko Espainiako Narrazio Lehiaketarako hautatu dute gaztelerako bertsioa. Kritikaren saria jaso du Bernardo Atxagak Bilboko Liburu Azokan Bere azken nobelak, Soinujolearen semea 2005eko Kritikaren saria jaso du Bilboko Liburu Azokan, Euskadiko Liburuaren Ganberak ematen duen Zilarrezko Idazluma. Orain 15 urte Zilarrezko Idazluma irabazi zuen, Obabakoak liburuarekin. Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen, Juan Mari Lekuona zenaren hutsunea betetzeko.