Idazleak - Begoña Lasa - Laginak - Leiho zulotik

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Begoña Lasa > Laginak

Antzerkia

Leiho zulotik |

Fokuak oholtzaren txoko bat argiztatzen du, han gizon bat dago, Joxemiel Alproja hutsa nintzen ni orduan, badakizu, diru faltarik ez, gazteak, sasoia, mundua jango! Zalditegia, gauza berriak ezagutzeko grina, emakume-gose. Ez da samurra hiria ezagutu ondotik nekazal munduan moldatzea. Zertarako engainatu, samurrago egin zitzaidan hiriko bizimodua. Tratulari ona nintzen, txikitan lagunekin usu arraio trebatua. Ahotsa aldatuz “Ferminek txekorra hamarretan altxa baietz”. Hamarretan? Hi ez hago burutik sano! Halaxe irabazi nituen makina bat apustu, irabazi ere! Emakumetan ere ez nintzen atzean geratzen zen haietakoa! Ahotsa aldatuz “Horiek begiak, barrenak hustuko dizkizu haien begiradak!” Eta “Ikusten al duzue zer nolako planta hartu duen gure horrek?” Etxean bizi ziren amona eta izeba ziren hitzetik hortzera halakoak esaten zituztenak. Amak ez zuen hain gogoko, Ahotsa aldatuz “Umea galdu egingo da. Bizitzan edertasuna ez da aski, pertsona ona izatea baino gauza ederragorik”( ) Emakumeak Dantza-plantak eginez… Egun hartan zalditegian aurkitu nuen, txikitatik ezagutzen nuen, baina, sekula ez genion hitzik esan elkarri. Etxaldera inguratu eta inork ez omen ziola aterik ireki. Lotsatu antzean harrapatu nuen hasieran, eskean datorrenak ohikoa izaten duen otzantasunarekin. Lan eske zebilela, etxean anai-arreba asko zirela eta lagundu beharra zegoela…hitz-aspertuan aritu zen. Hamalau urte zituela esan zidan.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta