Idazleak - Begoņa Bilbao Alboniga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Begoņa Bilbao Alboniga

Bermeo, 1932-2005.

Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua. 80. hamarkadan ekin zion literatura idazteari Begoña Bilbao euskaltzale sutsuak, hainbat urtetan Bermeoko euskara teknikari izandakoak eta lehenago euskararen irakaskuntzan ibilitakoak. AEKren hastapeneko urteetan euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen Begoñak.

Irun Hiria, Lizardi, Idatz & Mintz sariaren akzesita edota Bilboko Udalaren "Emakumeak kontari" sariak irabazi zituen, besteak beste.

Iaz argitaratu zuen bere lehen nobela: Palestina, zure mina (Elkar). Eleberrian Israel eta Palestinaren arteko gatazka jorratu zuen. Gazako eritetxe batean komatik atera den emakumea da protagonista.

Aurretik, Bermeoko euskararen inguruko liburu bi zituen argitaratuak: Bermeoko Euskera Kresaltsua. Aditza eta Fonetika (Bermeoko Udala
Argitalpena) eta Bermeoko berba eta Esamolde Kresaltsuak (Bermeoko Udala). Honez gain, Bermeo basatia nobela itzuli zuen frantsesetik 2001ean eta Txalapartaren eskutik argitaratu.

Ana Lupe Fernandez Bilbao Lupe kantariaren ama zen, eta Lupek 70eko hamarkadan ospetsu egin zituen kantu batzuetako letrak Begoñak Bilbaok idatziak dira, Bangladesh kanta famatua esaterako.


 

BIBLIOGRAFIA

1983 Atzerriratu baten itzulia | Bermeo Aldizkaria
1984 Ustebako jazoera | Bermeo Aldizkaria
1988-89 Burutu gabeko amets bat | Bermeo Aldizkaria
1989-98 Pedro Atarrabiakoa | Kontagintza lehiaketaren sarien bilduma
1990-91 Leiarrezko promes bat | Bermeo Aldizkaria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta