Idazleak - Asier Serrano Lasa - Hemeroteka - Eskuetan mapak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Asier Serrano Lasa > Hemeroteka

Radio Euskadi

2007-10-14 Eskuetan mapak | Goizalde Landabaso

Akorduan daukat Joseba Sarrionandiaren Kiromantzidxa olerkian esaten diola emakumezkoak “arradxak ondo markaute dekosus enseguida esangotzut, dana lanbrotute ikustot paña”… Asier Serranoren Eskuetan mapak izenburua irakurtzerakoan atoan etorri zait irudi hori. Olerki horretakoa. Eskuetako mapei begiratzen dio protagonistak, joanari. Distantziatik egiten du, hori bai, denboraren perspektibak duen onarekin, eta txarrarekin ere bai. Iragan-mina oroitzapenen lausoarekin uztartzen ditu egileak.

“Bai, jaiotzen ikusi gintuen Eibar hura gorrotatzen genuen, baina are gorrotagarriagoa zitzaigun modernitatearen izenean erridikulura zihoan “Bilbo txikia” ezizena jaso zuen herri-hiria”.

Kontakizuna aurrera doan heinean ezin uka daitezke egilearen eta protagonistaren arteko paralelismoak. Lau gazte, eibartarrak, hazten doazenak eta garapen ezberdina dutenak. Bizitza ezberdinen arteko gurutzaketak eta bereizketak, adiskidetasunaren indarra, maitasunarena. Traizioak, minak, hanka sartzeak, porrotak… lau lagunena barik momentu batzuetan belaunaldi baten istorioa dirudi. Egilearen poetikotasuna ere ageri da kontakizunaren une batzuetan… “Laku izoztuaren zubitik iragan ginenean, lau txori ikusi nituen hilda.Hiru txantxangorri lakuaren gainean, eta ahate bat jelaren azpian, ezin irtenak itota”.

Atsegin egiten da irakurketa, autobus bidaia batean irakurri nuen, eta nostalgiak jo ninduen, izan ere, bertan agertutako zenbait unetan, neure burua ikusi nuen. Hain zuzen batean… gutxienez bertan agertzen den istorioetako bat benetazkoa da.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta