Asier Serrano Lasa

Asier Serrano Lasa

Eibar, 1975.

Marketing eta Haur Hezkuntzako majisteritza ikasketak egin nituen eta irakaskuntzan eta musikan ari naiz lanean. Hainbat musika talde eta bakarlariri idatzi dizkiet hitzak: 150 inguru.

Hainbat egunkari, aldizkari eta irrati saiotan hartu dut parte eta antzerki gidoi bi ere egin ditut: Komun graffiti eta Orreagako ataka.

Ikasle txarra izan naiz, oso. Alferra. Institutu garaian hasi nintzen idazten. Apunteak hartu beharrean marrazkiak egiten eta lehen poemak zirriborratzen aritzen nintzen. Lagunek harrituta ikusten zuten nire afizio hori. Banituen hainbat poema burututa hari bat zutenak, Hautsontzietan aurkitutako poemak zuen izena bilduma hark. Argitaletxe batera joan nintzen 16-17 urte nituela, eta orduan konturatu nintzen gehiago irakurri beharra nuela, teknika bat neureganatu. Urtebete geroago Burezur begi bakoa ene antzik ba al duzu? poemarioa argitaratu nuen, eskola orduetan burutu nuen separata antzeko hura.

 

Atzera