Idazleak - Asier Serrano Lasa - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Asier Serrano Lasa

Eibar, 1975.

Marketing eta Haur Hezkuntzako majisteritza ikasketak egin nituen eta irakaskuntzan eta musikan ari naiz lanean. Hainbat musika talde eta bakarlariri idatzi dizkiet hitzak: 150 inguru.

Hainbat egunkari, aldizkari eta irrati saiotan hartu dut parte eta antzerki gidoi bi ere egin ditut: Komun graffiti eta Orreagako ataka.

Ikasle txarra izan naiz, oso. Alferra. Institutu garaian hasi nintzen idazten. Apunteak hartu beharrean marrazkiak egiten eta lehen poemak zirriborratzen aritzen nintzen. Lagunek harrituta ikusten zuten nire afizio hori. Banituen hainbat poema burututa hari bat zutenak, Hautsontzietan aurkitutako poemak zuen izena bilduma hark. Argitaletxe batera joan nintzen 16-17 urte nituela, eta orduan konturatu nintzen gehiago irakurri beharra nuela, teknika bat neureganatu. Urtebete geroago Burezur begi bakoa ene antzik ba al duzu? poemarioa argitaratu nuen, eskola orduetan burutu nuen separata antzeko hura.

 

BIBLIOGRAFIA

1997 Bada hiri gorri bat | Elkar
2001 Mari Basajaunaren eremuan | Txalaparta
2001 Hoteleko kontuak | Apokaliftin
2007 Picassoren zaldia | Elkar
2007 Eskuetan mapak | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

Denbora gelditu eta nor bere burua epaitzeko gonbitea luzatu du Asier Serranok |
1997-08-09 Poeta gaztearen begiak | Diario Vasco
1997-10-29 Gizartea aurka | El Correo
2002-01-19 Asier eta bere aingerua | Gara
2002-02-16 Ateaz bestaldekoa | Euskaldunon egunkaria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta