Idazleak - Asier Osinalde - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Asier Osinalde

Donostia, 1975.

Ingeniaritza teknikoa ikasi zuen EHU/UPVn. Ordutik irakasle aritu da, Lanbide Heziketan lehenengo eta Donostiako IRALEn ondoren. Lanbide Heziketako bi material didaktiko argitaratu dituen arren, Baina ez lukete han egon behar (Erein, 2017) du lehen ipuin-liburua. 2012an hainbat sari irabazi zituen: Two typical irish guys in a tavern kontakizunak XXV. Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketan, 2. saria; Lehenengo bezeroa-k XXIX. Bordari Literatur Lehiaketan, 2. saria; eta Bederatzi pauso-k I. Ziriako Andonegi Ipuin Lehiaketan, 1. saria. Zenbait film laburren egilea ere bada, eta, Ekilibristak taldearen eskutik, musikaren mundua ezagutu du.

BIBLIOGRAFIA

2017 Baina ez lukete han egon behar | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta