Idazleak - Asel Luzarraga Zarrabeitia - Hemeroteka - Mozorroaren xarma

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Asel Luzarraga Zarrabeitia > Hemeroteka

Radio Euskadi

2008-02-24 Mozorroaren xarma | oizalde Landabaso

Ez dakit Euskal Herrian horrelako egoera bat posible izango ote litzatekeen. Ez dut pentsatzen. Beharbada horregatik hasi eta berehala arrotz egin zitzaidan... zelan da posible horrelakorik gurean? Pentsatu nuen. Lau horma artera bere bizitza mugatzen duen pertsona bat? Baina laster murgildu naiz irakurketan, eta ahaztu egin zait hasierako ezintasuna edo.

Atsegina, ironikoa eta umoretsua da idazlea eta eleberria ere bide horretatik doa. Eraman egiten zaitu. Orrialde azpietan oharrak, argibideak eta azaltzen dira. Lehenengoak itzelezko barregura eman zidan. “Euskara batura ohituta dagoena ez dadila ikaratu, txineraz zatitxo batzuk baino ez ditugu sartuko, errealismo emate aldera”. Bai, ez dizu barregurarik ematen. Baina aipatzen zuen testua ez zegoen txineraz idatzita, Bizkaiko kostaldeko euskara batean zegoen. Lastima hain aipu eta ohar gutxi izatea.

Bakardadea itzela da. Igarri egiten da. Zigorrek bere burua isolatzen du hasieran, baina gerora baino ez da konturatuko isolatuta dagoela, bakarrik, jendez inguraturik baina bakarrik.

“Ondo ondo. Hartu patxadaz, ondo pentsatu, ondo neurtu, biharkoa egun ederra izan daiteke. Norbaiti damutuko zaio pieza guztiak ondo lotuta utzi ez izana”.

Deskripzioetan gustatu zait, eta batez ere gidatzeko erraztasunean. Batetik bestera eramaten zaitu eta istorioak nahasirik konturatzerako eleberria amaitu da.

Mundu asko ezagutuko ditu Zigorrek, pertsona beste mundu. Ezagutza horretan jabetuko da dena ez dela berdina, eta mundua zirraragarria izan litekeela. Baina baita garratza. Eta hilkorra. Abentura oso bat beharko du horretarako protagonistak.

Bide batez, irakurlea gonbidatuko du abentura horretan. Norberak sartzea edo ez erabakiko beharko du.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta