Idazleak - Asel Luzarraga Zarrabeitia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Asel Luzarraga Zarrabeitia

 

Bilbo, 1971.

Sei urterekin hasi zen lehenengo testutxoak idazten eta ingurukoei nagusitan idazlea izango zela esaten. Ume xelebrea omen zen. Orduan, ordea, erdaraz egiten zuen, bere buruari euskaldun oso bilakatzeko prozesu serioari 19 urte izan artean ez baitzion ekin.

Unibertsitate garaian klaseko asperraldiari ihes egiteko olerkiak idazteari ekin zion, harrezkero poesiarako bidea nahikoa utzita badu ere.

Artikulu zein ipuinen batzuk argitaratu ditu han-hemenka, baina Hamaika ispilu ganbil argitaratzeak eta urte berean VI. Igartza beka eskuratu izanak, idazketa serioski hartzera bultzatu zuten.

Igartza bekaren emaitza Karonte eleberria izan zen, Elkar argitaletxearen eskutik argitaratua. Abenturazko eleberria, zinema eta komikiaren generoak jorratzen ditu lan honetan.

2007an Mozorroaren xarma eleberria argitaratu zuen, Erein argitaletxearen bitartez. Eleberri honetan alde surrealista eta karikaturatik gertukoagoa landu du.

2008az gero, hiru eleberri argitaratu ditu Txalapartaren eskutik: Abaraska (2008), Utopiaren itzalak (2010) eta Gezurra odoletan (2011).

2009 eta 2010 artean, poliziaren jazarpena jasan zuen Txilen, bere ideien eta hango errealitateari buruzko idatzien ondorioz, eta espetxeratu eta kanporatua izan ondoren, Euskal Herrira itzuli zen.

Egun Argentinan bizi da.

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

Bloga ikusi

BIBLIOGRAFIA

2003 Hamaika ispilu ganbil | Labayru
2005 Karonte | Elkar
2005 Eleberria lantzeko gida (Antton Irustarekin) | Euskal Idazleen Elkartea
2007 Mozorroaren xarma | Erein
2008 Abaraska | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2003 Hamaika ispilu ganbil | Labayru
2005 Karonte | Elkar
2007 Mozorroaren xarma | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta