Idazleak - Asel Luzarraga Zarrabeitia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Asel Luzarraga Zarrabeitia

Bilbo, 1971.

Sei urterekin hasi zen lehenengo testutxoak idazten eta ingurukoei nagusitan idazlea izango zela esaten. Ume xelebrea omen zen. Orduan, ordea, erdaraz egiten zuen, bere buruari euskaldun oso bilakatzeko prozesu serioari 19 urte izan artean ez baitzion ekin.

Unibertsitate garaian klaseko asperraldiari ihes egiteko olerkiak idazteari ekin zion, harrezkero poesiarako bidea nahikoa utzita badu ere.

Artikulu zein ipuinen batzuk argitaratu ditu han-hemenka, baina Hamaika ispilu ganbil argitaratzeak eta urte berean VI. Igartza beka eskuratu izanak, idazketa serioski hartzera bultzatu zuten.

Igartza bekaren emaitza Karonte eleberria izan zen, Elkar argitaletxearen eskutik argitaratua. Abenturazko eleberria, zinema eta komikiaren generoak jorratzen ditu lan honetan.

2007an Mozorroaren xarma eleberria argitaratu zuen, Erein argitaletxearen bitartez. Eleberri honetan alde surrealista eta karikaturatik gertukoagoa landu du.

2009 eta 2010 artean, poliziaren jazarpena jasan zuen Txilen, bere ideien eta hango errealitateari buruzko idatzien ondorioz, eta espetxeratu eta kanporatua izan ondoren, Euskal Herrira itzuli zen.


"2008az gero, hiru eleberri argitaratu ditu Txalapartaren eskutik:Abaraska (2008), Utopiaren itzalak (2010), Gezurra odoletan (2011), eta Bioklik (2018) Elkarrekin.

Argentinan zenbait urte eman ondoren, Bermeon bizi da egun.

BIBLIOGRAFIA

2003 Hamaika ispilu ganbil | Labayru
2005 Karonte | Elkar
2005 Eleberria lantzeko gida (Antton Irustarekin) | Euskal Idazleen Elkartea
2007 Mozorroaren xarma | Erein
2008 Abaraska | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2003 Hamaika ispilu ganbil | Labayru
2005 Karonte | Elkar
2007 Mozorroaren xarma | Erein
2008 Abaraska | Txalaparta
2010 Utopiaren itzalak | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2012-04-20 Gezurra odoletan | Diario Vasco
2003-2012 Kritikak |
2003ko abendua Hamaika ispilu ganbil | Idatz & Mintz
2004-02-22 “Erotismoa erabili dut egungo morala zalantzan jartzeko” | El País
2005-04-09 Karonte | Gara

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta