Arrate Egana Gimenez

Arrate Egana Gimenez

Errenteria, 1963

Filologian lizentziatua, bigarren hezkuntzako hainbat institututan lan egin du. Egun hizkuntzen teknikari dabil ISEI-IVEI-n (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea). Gidoigintzaren gaineko ikasketak burutu ditu. Arte plastikoen zale da, eta narrazio batzuetarako ilustrazioak egin ditu.

Hogei liburutik gora argitaratu ditu, haur eta gazteentzat zein helduentzat, genero desberdinetan: ipuina, nobela, eta antzerkia (Kixmi elurpean, 2005; Hizkuntza sekretuak, 2008; Giltza, 2011; Paradisua, 2012; eta abar), eta literatur sari batzuk eman dizkiote: Emakumeak Kontari, Lizardi, Kutxa (antzezlan batekin) edo SMko Baporea. Azkenekoa  2012an, Donostia HirikoKutxa Literatur Saria, Antzerki sailean.

Atzera