Idazleak - Aritz Gorrotxategi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Aritz Gorrotxategi

Aritz Gorrotxategi Donostiako Gros auzoan jaio zen 1975ean, eta gaur egun Lezon bizi da.

Gidoigile, zutabegile, irakasle eta itzultzaile jardun du. Literatura eta zinema landu ditu bereziki. 2000. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen bere lehen eleberriarekin, Kafkaren labankadarekin. Poesia eta prosa landu ditu batez ere. 2015ean Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa irabazi zuen, bai akzesita eskuratu ere Gabriel Aresti ipuin lehiaketan. 2016an, berriz, Donostia Hiria Kutxa literatura saria eskuratu zuen.

Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da. Berriki, Balea zuria argitaletxea sortu du beste hiru poetekin batera. Tolstoi, Coetzee, Philip K. Dick eta Don DeLillo itzuli ditu euskarara.

BIBLIOGRAFIA

2001 Kafkaren labankada | Kutxa
2002 Taxi bat Hamletentzat | Hiria
2002 Egurra Pinotxori | Alberdania
2002 Galtzontziloak autobusean zintzilik | Erein
2005 Kearen truke | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta